Berri laburrak

Gipuzkoako Mendizale Federakundearen Bidezidorretako sailak lau mapa argitaratu ditu Gipuzkoako parke naturaletako Zeharkaldiak izenburupean.Lau aukera eskeintzen digute: Aralarko parkean Ataun-Amezketa 32 km.takoa. Aiako harriko parkean bestea Hernani-Irun zeharkaldiarekin (46,4km.).Eskoriatza-Zegamakoa Aitzkorri-Aratzeko parkean zehar (55km.) eta azkenik Pagoetako parkea zeharkatzen duena: Zarautz-Zestoa (24,8 km.).

Mapak detaile handikoak dira,perfila ere badute eta zeharkaldi guztiak MIDE metodoarekin baloratuta daude. Bide guztiak PR edo GRak dira eta bere seinalitika jarraitzen dute.

Nola ez,flora,arkitektura eta beste zenbait elementu interesgarri ere agertzen dira.

Laster izango dira eskuragarri zuen mendi taldeetan.

Ikus hemen

"Lizarrustiko parketxea zabalik" (Abuztuak 11)

Joan zen uztailean eta berriztatze lanak amaitu eta gero berinauguratu zen Lizarrustiko Parketxea. Benetan dotore gelditu da eta zerbait bereiztekotan bertan dagoen Aralargo maketa erraldoia bere proiekzio holografikoekin.

Informazio gehiago jasotzeko klikatu hemen