Jakin beharrekoak
Denbora gehiegi ez dela eta komunikabide bat baliatuz norbait eta ezizen bat erabiliz Arno eta Mutrikuko mendi bideak nahiko zikinak edo utziak agertzen zirela eta Burumendikoei erantzunkizuna arpegiratu zigun.
Pitokeriak alde batera utziz zera adierazi behar da: lege edo araudi batzuk daudela mendi bideak eta ondasun publikoak babestu eta arautzeko.
- - 7/1985 Ley de Bases de Regimen Local delakoaren arabera bideen konpetentzia Udaletxeen esku dago.
- - 33/2003 Ley de Patrimonio de las Administraciones Publicas delakoaren arabera Udaletxe baikoitzak bere ondasun guztien inbentarioa egitera behartuta dago.
- - Ondasun Publiko eskumenekoak: bideak,ibilbideak,parkeak eta beste obra publikoak denon erabilgarritasunerako direnak.
- - Publiko serbitzurako direnak: Udaletxea,hiltegia edo mataderoa,lonjak,ospitalak,museoak,eskolak,bulegoak
Patrimonialak diren Ondasunak
Berez Udalarenak diren ondasunak bainan erabilpen publikoa edo etekin iturri ez direnak.
Udalek bera ondasun guztien inbentarioa egiteko betebeharra dute. Mutrikuko kasuan egina dago .
Azkenik zera esan beharra dago: Ondasun Publikoak Inorenganaezinak , Bahiezinak eta Preskribaezinak direla, hau da ezin dira beste eskuetara pasatu, ezin dira enbargatu edo saldu eta bere jabetza sekula ez da amaitzen.
Udalek bere ondasun eta eskubideak direnak beste esku batzuetan daudela susmoa balute eta inon agiririk ez balego ikertzeko eskubidea dute.
Hortarako Udalak berak edo beste entitate batek elkar lanean ikerketa prozesuari ekingo diote.
Prozesua hiritarren salaketaren bidez ere iriki daiteke.
Denon informazioarako zabaldu dugu horri hau eta etorkizunean ala jarraitzeko asmoa dugu.
